IAT-estazioetako prebentzio-neurriak, enplegatuentzat eta bezeroentzat

IAT-estazioetako prebentzio-neurriak, enplegatuentzat eta bezeroentzat

21-05-2021

Birusaren kontrako borrokak bizi-bizi jarraitzen du, eta, behar den moduan jarduteko, gure enplegatuak eta bezeroak babesteko behar diren neurriak hartu ditugu Itevelesa Sarean. Hala, COVID-19a prebenitzeko neurri hauekin zaindu nahi zaitugu, baina zure laguntza behar dugu.

Honako neurri hauek hartu ditugu gure IAT-estazio guztietako enplegatuentzat:

  1. Aurretik ezarritako babes-elementu egokiak erabili beharko dituzte, eta higiene-neurri orokorrak areagotu: eskuak maiz garbitu, eta begiak, sudurra eta ahoa ukitzea saihestu.
  2. Segurtasun-distantzia mantendu behar da lankideen artean nahiz bezeroekiko (2 metrokoa), norbera babesteko elementuak erabili ezean.
  3. Itevelesa Sarea arduratuko da enplegatuei behin erabiltzeko eskularruak, maskarak eta gel hidroalkoholikoa emateaz.
  4. Prestakuntza espezifikoa emango dugu, eta neurri espezifikoak gogoraraziko, IAT-estazio guztietan jarriko ditugun karteletako mezu bisualen bidez.

Gure bezeroentzat, berriz, honako prebentzio-neurri hauek hartu ditugu, COVID-19tik babesteko:

  1. IAT-estazio bakoitzak edukiera-muga izango du bulegoetan, bezeroen artean nahitaezko segurtasun-distantzia gorde dadin.
  2. Estazio bakoitzean, behin erabiltzeko eskularruak eta gel hidroalkoholikoa dauzkagu, bezeroek erabil ditzaten.
  3. Eskudirutan ordaindu ordez txartelarekin ordaintzea gomendatzen diegu bezeroei, eta gure web-orrialdearen bidez online erostea.
  4. Aurretiko hitzordua eskatzea aholkatzen diegu bezeroei, jende-pilaketak eta itxaronaldi luzeak saihesteko. Aurretiko hitzorduarekin, esleitutako egun eta orduan emango dizugu arreta. IATa aurretiko hitzordurik gabe pasatzea erabakitzen baduzu, iritsiera-ordenaren arabera itxaron beharko duzu; horrelakoetan, ezin dizugu bermatu zerbitzua emango dizugunik
  5. Ibilgailuetan gidaria bakarrik egotea eskatzen dugu.
  6.  Egin kasu langileen jarraibideei. Zalantzarik baduzu, gogoratu zuri laguntzeko gaudela hemen!

Gogoratu zure udalerria konfinatuta badago eta IATa egin behar baduzu estaziora arazorik gabe joan zaitezkeela. Joan-etorri baimendua da, eta, hortaz, erosketaren edo hitzorduaren egiaztagiria eraman behar duzu! 

Itevelesa Sareak INGEINen Clean & Safe ziurtapena jaso du

Itevelesa Sarean, Ingein enpresaren “Clean & Safe” ziurtapena lortu dugu. Ziurtapen horrekin, gure negozioak COVID-19tik babesteko prebentzio-neurriak betetzen dituela bermatzen zaie enplegatu eta bezeroei. Ikusi zein onura dakarzkigun ziurtapen-protokoloak:

  • Gure negozioak kutsatzeak prebenitzeko protokoloa duela eta aplikatu egiten duela bermatzen du.
  • Neurrien protokolo bereiziak erabiltzea aholkatzen du, negozioaren ekonomia-jardueraren arabera, Osasun Ministerioaren gomendioetan oinarrituta.
  • Modu bisualean eta eskuratutako ziurtapenaren zigiluaren bidez, neurriok ezartzea sustatzen du, bezeroak eta langileak babesteari begira.
  • Neurri eta jarraibide bereziak gomendatzen ditu negozioaren sektore bakoitzerako. Negozio ziurtatuan COVID-19ari eusten laguntzen du.
  • Elementu bereizgarri bat eransten du, konfiantza eta segurtasuna sortzeko; horrela, negozioaren lehiakortasuna hobetzen da
  • Askotariko eremuak (bereziki, pertsonak ibiltzen diren tokiak) garbitzeko neurriak aplikatzen direla ziurtatzen du, eta ohiko protokoloa ere ezartzen dela: urruntzea, norbera babesteko ekipamenduak, edukiera eta abar. 

IEta gogoratu:

IAT berrian, aldaketa batzuk egin dira:

  • Aurretiko hitzordua nahitaezkoa da.
  • Estazioaren esparrura gidaria bakarrik sar daiteke (salbuespenez, baita adingabeak edo mendekoak ere).
  • Erabiltzaileak nahitaez erabili behar du aurpegiko maskara estazioaren esparruan.
  • Kreditu-txartelarekin edo webaren bidez ordaintzea gomendatzen dugu.