Beasaingo IAT-estazioan, zerbitzurik onena dugu. Gainera, larunbat goizetan ere irekitzen dugu. Eskatu IATa egiteko aurretiko hitzordua. Aurretiko hitzordurik gabe etortzen bazara IATa egitera, hitzordua ematen eta ahalik lasterren artatzen saiatuko gara, baina ezin dugu bermatu zerbitzua emango dizugunik.
Beasaingo IATko prezioak askotarikoak dira, ibilgailu motaren araberakoak, eta gure zerbitzuak bezeroak eroso eta pozik egoteko pentsatuta daude. Alabaina, guztia azkarrago egin dezazun, eskatu IATrako aurretiko hitzordua Internet bidez. Administrazioaren tarifa eguneraketak direla eta, ordaindutako zenbatekoak aldaketak jasan ditzake. Beraz, ikuskapena egiterako orduan ordaindutako zenbatekoarekiko prezio aldaketa egongo balitz, prezioen arteko aldea ordaindu beharko da
Gure IATn, larunbatetan ere irekitzen dugu. Astelehenetik ostiralera egun osoan etor zaitezke, eta larunbatetan eguerdira arte.
Gurekin harremanetan jartzeko eta IATrako hitzordua eskatzeko, telefonoa edo posta elektronikoa erabil dezakezu. Edozein zalantza, kontsulta edo iradokizun egiteko, zure esanetara gaituzu.