ITEVELESA
 HASI >GUZTIA IATARI BURUZ
Guztia IATari buruz

Zer da IATa?

Ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) bi helburu dauzka: batetik, bide-segurtasuna handitzea, eta, bestetik, ingurumena errespetatzea

Horien bidez, ibilgailuetan –behin matrikulatu eta zirkulazioan jarri ondoren– mantentze-lanak egiten direla eta segurtasun-maila jakin batzuei eusten zaiela ziurtatzen du IATak, eta garraiobideen nahiz aisialdiko ibilgailuen ingurumen-inpaktuaren mailak murrizten laguntzen du.

Xede orokor horiek lortze aldera, ITEVELESA Taldeak etengabe egokitzen dizkio bere prozesuak ibilgailu-parkearen eguneraketari, ibilgailuetan txertatutako sistema berrien jarraipena egitea ahalbidetzen duten metodoak eta ekipoak bilatuz.

IATaren prozesua

IATa noiz pasatu behar den ibilgailu motaren arabera

Epemugaren aurreko 30 egun naturaletan pasa dezakezu IATa, hurrengo iraungitze-eguna kalkulatzeko oinarri-data aldatu gabe.

Motozikletak
  • 4 urte arte, salbuetsita
  • 4 urte baino gehiago, bi urterik behin
Bi gurpildun ziklomotorrak
  • 3 urte arte, salbuetsita
  • 3 urte baino gehiago, bi urterik behin
Pertsonen garraioa (<9)
Pertsonak garraiatzeko erabilera pribatuko ibilgailuak, a) eta b) letretan datozenak kenduta, gidariarenarekin gehienez ere 9 toki dauzkatenak, autokarabanak eta etxebizitza-ibilgailuak.
  • 4 urte arte, salbuetsita
  • 4 urte baino gehiago, bi urterik behin
  • 10 urte baino gehiago, urtero
Anbulantziak
Anbulantziak eta pertsonak garraiatzeko zerbitzu publikoko ibilgailuak, eskola-garraioa barne hartuta, taximetrodunak nahiz taximetrorik gabeak, gidariarenarekin gehienez ere 9 toki dauzkatenak.
  • 5 urte arte, urtero
  • 5 urte baino gehiago, sei hilez behin
Alokairuko ibilgailuak
Alokairu-zerbitzuko ibilgailuak (gidariarekin edo gidaririk gabe) eta gidari-eskoletako ibilgailuak, pertsonak garraiatzekoak, gidariarenarekin gehienez ere 9 toki dauzkatenak, motozikletak, hiru eta lau gurpildun ibilgailuak, quad-ak, ziklomotorrak eta kuadriziklo arinak barne.
  • 4 urte arte, salbuetsita
  • 4 urte baino gehiago, bi urterik behin
  • 10 urte baino gehiago, urtero
Autobusak eta autokarrak
Pertsonak garraiatzeko ibilgailuak, eskola-garraioa eta adingabeena barne hartuta, gidariarenarekin 10 toki edo gehiago dauzkatenak.
  • 5 urte arte, urtero
  • 5 urte baino gehiago, sei hilez behin
Salgaien garraioa (<3.500 kg)
Salgaiak edo gauzak garraiatzeko ibilgailuak, > 3,5 tm-ko gehieneko pisu baimendua dutenak.
  • 2 urte arte, salbuetsita
  • 2 eta 6 urte artean, bi urterik behin
  • 6 eta 10 urte artean, urtero
  • 10 urte baino gehiago, sei hilez behin
Salgaien garraioa (>3.500 kg)
Salgaiak edo gauzak garraiatzeko ibilgailuak, > 3,5 tm-ko gehieneko pisu baimendua dutenak.
  • 10 urte arte, urtero
  • 10 urte baino gehiago, sei hilez behin
Karabanak
Atoian eramaten diren karabanak, >750 kg-ko gehieneko pisu baimendua dutenak.
  • 6 urte arte, salbuetsita
  • 6 urte baino gehiago, bi urterik behin
Traktoreak
Nekazaritzako traktoreak, nekazaritzako makineria autopropultsatua, nekazaritzako atoiak eta nekazaritzako beste atoi batzuk eta nekazaritzako beste ibilgailu berezi batzuk, motokultoreak eta antzekoak kenduta.
  • 8 urte arte, salbuetsita
  • De 8 a 16 años, bienal
  • 8 eta 16 urte artean, bi urterik behin
Traktoreak
Nekazaritzako traktoreak, nekazaritzako makineria autopropultsatua, nekazaritzako atoiak eta nekazaritzako beste atoi batzuk eta nekazaritzako beste ibilgailu berezi batzuk, motokultoreak eta antzekoak kenduta.
  • 4 urte arte, salbuetsita
  • 4 eta 6 urte artean, bi urterik behin
  • 8 eta 16 urte artean, bi urterik behin
Makineria
Lan eta zerbitzuetarako ibilgailu bereziak eta makineria autopropultsatua, eraikuntzagatiko gehieneko abiadura 25 km/h baino txikiagoa dutenak kenduta.
  • 4 urte arte, salbuetsita
  • 4 eta 10 urte artean, bi urterik behin
  • 10 urte baino gehiago, urtero
Oharrak: (1) Aurreko taula urriaren 23ko 920/2017 Errege Dekretuan oinarrituta dago (920/2017 Errege Dekretua, urriaren 23koa, ibilgailuen azterketa teknikoa eta ibilgailuen, haien zatien eta piezen homologazioa arautu eta abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra aldatzen duena). (2006ko ekainaren 21eko BOE, 147. zk.).

IATaren emaitzak



Aldeko IATa


Kontrako IATa


ITV Negativa

Aldeko IATa

Azterketa teknikoa ondo gainditzen duten ibilgailuek adierazitako bereizgarria eraman beharko dute, baita azken azterketa-txostena ere.

IATmotak


Aldizkako
azterketa

Matrikulatu
aurreko azterketak

Kopiak:

Inportazioko ibilgailu
erabiliak eta
egoitza-aldaketak

Matrikula-aldaketak

Xede-aldaketak

Ibilgailuetan egiten
diren berrikuntzen
legezkotasuna

Istripua izan duten
ibilgailuak

Eskola-garraioko eta
adingabeak garraiatzeko
ibilgailuak

Taximetroak

Gomendioak



Gomendio hauek gorabehera, ikuskapenak eta konponketak behar bezala baimendutako tailerretan egitea aholkatzen dizu ITEVELESA Taldeak. Halaber, zure ibilgailuaren segurtasuna areagotze aldera, honako aholku hauek ematen dizkizugu:

- Matrikula-plakak
Matrikula-plakek egoera onean egon behar dute, ondo identifikatzeko moduan, eta ondo finkatuta.
Argiak begiratu
Argi guztiak ondo dabiltzala egiaztatu: argi arruntak, argi luzeak, laino-argiak, atzera martxakoak, keinukariak, matrikula-plakakoak...
Pneumatikoak
Zaindu pneumatikoen presioa. Jarrai itzazu fabrikatzailearen gomendioak; ez ezazu pneumatikoen bizitza agortu; zain itzazu errodadura-bandaren sakonera-testiguak, eta ordezka itzazu estalkiak, bizitza baliagarria amaitzetik hurbil daudenean.
Motelgailuak
Zaindu ezazu motelgailuen egoera, eta, beharrezkoa denean, alda itzazu: balazten eraginkortasuna, ibilgailuaren erabilgarritasuna eta konforta hobetuko dira.