Argi eta garbi, energia-eraginkortasunera eta ingurumen-babesera bidean goaz.
ISO 14001 ziurtagiria daukagu, eta ISO 9001 eta UNE66102 arauak jarraitzen ditugu.
Energia-ikuskaritzak egiten ditugu, elektrizitate-kontsumoa optimizatzen dugu, LED argiak erabiltzen ditugu, eta mugimendu-detektagailuak dauzkagu komunetan.
Isurketak eta elektrizitate-kontsumoa murriztu ditugu, eraginkortasun handiko bero-bonba berriekin
Azken urteetan, 70.000 eurotik gora inbertitu ditugu hondakinen bilketan (papera eta pilak, adibidez).
Kalitate-ziurtagirien, ingurumena zaintzeko ekintzen eta bide-segurtasunerako egitasmoen bidez, gizartearekin dugun konpromisoa sendotzen dugu, gizarte-erantzukizun korporatiboaren arloaren bitartez.
Langileak zaintzen ditugu...
Berdintasuna sustatzen dugu, eta gure langileen segurtasunak eta osasunak nahiz lan-inguruneko ongizateak kezkatzen gaituzte.
BERDINTASUNA
Berdintasun-plan bat eta askatasuna, duintasuna eta aukera-berdintasuna errespetatzen dituen ingurunea lortzeko mekanismoak dauzkagu.
KONTRATAZIOA
ITEVELESA Taldean, berdintasunez kudeatzen ditugu kontratazioak.
DESGAITASUNA
Gure plantillan, desgaitasunen bat duten 27 lagun profesionalki garatzen ari dira.
LAN-INGURUNEA
Lan-inguruneko gatazka-egoeren aurrean jarduteko protokolo bat egin dugu.
COMPLIANCE
Taldea compliance-mekanismoz hornitzen duen arlo espezifiko bat daukagu (delituak prebenitzeko eskuliburua, kanal etikoa eta jokaera-kodea).
PRESTAKUNTZA
2018an, batez ere Taldearen plataformaren bidez eskaini zen prestakuntza, eta 18.000 prestakuntza-ordu baino gehiago eman ziren. 2020an, prestakuntza-orduak % 40 igoko direla aurreikusten dugu.
SEGURTASUNA
Honako espezialitate hauek garatzen dituzten barneko eta kanpoko antolaketa-unitateak dauzkagu: segurtasun industriala, ergonomia eta psikosoziologia aplikatua, prebentzioa, higiene industriala eta osasunaren zaintza.
ITEVELESA OSASUNTSUA
Gure langileek bizi-ohitura osasuntsuak izatea sustatzeko, kirol-ekitaldiak eta jarduerak antolatzen ditugu aire zabalean, «talde-eraikuntzari» (teambuilding) eta ingurumenari balioa emateaz gain.
Kudeatu zure erreserba
IATaren erreserbako edo aurretiko hitzorduko datuak kudeatu ahal izateko, datu batzuk eman behar dizkiguzu.
Zure IATaz arduratuko gara
Sartu zure datuak, eta IATa pasatu behar duzunean abisatuko dizugu: erraz-erraza da!
¿Qué es la ITV Digital?
Con la ITV Digital te podrás saltar todo el proceso administrativo, por lo que no tendrás que pasar por oficina. Busca la vía señalizada como “ITV Digital” y entra directamente a la línea de inspección. Más información aquí.