Pixel Facebook ITEVELESA
Gran KART
Icono migas HASI >ITEVELESA SAREA > BALIOAK
 

Gure nortasuna eraikitzen duten balioak

Etengabe egiten dugu aurrera; gizartearen ekarpenari esker zapaltzen dugun inguruneari balioa eransten diogu; hobetzeko aldi oro eraldatzen gara, eta milioika pertsonaren segurtasunaren alde egiten dugu lan.

  • BERRIKUNTZA
  • GIZARTE-ERANTZUKIZUNA
  • ERALDAKETA
  • SEGURTASUNA

BERRIKUNTZA

Etenik gabe egiten dugu lan zerbitzu berrien garapenean, digitalizazioan eta hobekuntza tekniko nahiz prozesukoetan. Guretzat, berrikuntza ezinbestekoa da, eta, gainera, gauza ezberdinak egitea, aurrera jarraitzea eta zerbitzua hobetzea ahalbidetzen digu.

 
 

GIZARTE-ERANTZUKIZUNA

Gizartea hobetzen laguntzen dugu, honako jarduketa-ardatz giltzarri hauen inguruko kanpo- eta barne-ekintzak sustatzen eta garatzen baititugu: ingurumena, bide-segurtasuna eta ongizatea. Begiratu gure txosten ez-finantzarioa hemen.

 

ERALDAKETA

Eraldaketak, erraz egokitzea ez ezik, gure bezeroengan eta jarduten dugun ingurunean eragin ona duten aldaketetan buru izatea ere ahalbidetzen digu.

SEGURTASUNA

Gure eskarmentuari eta gaitasun teknikoari esker, pertsonen segurtasunaren alde egin dezakegu lan, bai zuzenean, bai zeharka, gure lau negozio-unitateen bidez: 2 milioi gidari baino gehiagoren segurtasuna bermatzen dugu, eta 18.000 bezero baino gehiagoren ekipoak nahiz ibilgailuak egiaztatzen ditugu.